LIZTOR ASIARRA

By arbel, 2023-03-21

Liztor asiarrri aurre egiteko tranpak eta erakartzeko produktu eskaintza zabala Arbel Kooperatiban, udaberrian erregina berriak hegaldatzen direnerako.

Erreginak udaberri hasieran harrapa daitezke; erregina galduz gero, habiako bizidunak galduta daude eta ziklo biologikoa moztuta geratuko da. Beraz, bigarren habian daudenen kopurua murriztu egingo da eta, ondorioz, kalteak gutxitu egingo dira.

Tranpak erabiliko dira erreginak harrapatzeko. Baina betidanik gure lurretan bizi izan diren beste intsektu batzuk ere erortzen dira gailu horietan, eta kontuan hartu behar da horiek ere beren funtzioa betetzen dutela naturan; beraz, kalte kolateralak saihestu behar dira ahal den heinean.

EVA: trampa eliminación selectiva velutina asiática

BOTILA OSOA: tranpa eta erakartzeko produktua barne dituena.

NORBERAK EGITEKO KIT-a: plastikozko botila bat erabiliz etxean tranpa prestatzeko aukera eta erakartzeko produktua barne dituena.

ERAKARTZEKO PRODUKTUA: tranpa berdinak behin eta berriz erabiltzeko aukera ematen du 250ml ur gehituz, 8 edo 20 egunetik behin berritu behar da.

AVISPA´CLAC likido kontzentratua: 125ml produkturi, 375ml ura gehitu behar zaio. 10 edo 12 egunetik behin berritu behar da.